Gaitu proiektuarekin bat egiteko deia egin du Leitzako Euskara Taldeak abenduaren 3an

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 28a, 17:00

Gaitu proiekturako ahotsak biltzen ari dira, adimen artifizialak euskaraz egin dezan

Gaitu proiektuaren helburua milaka ahots biltzea da adimen artifizialak euskaraz egin dezan. Makinek gure hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten, lehenago irakatsi egin behar diegu eta horretarako, milaka grabazio ordu behar dituzte euskaraz. Abenduaren 3an ekimena azaldu eta grabazioak egiten laguntzeko postua jarriko dute Leitzako Euskara Taldeko kideek. Plazan egonen dira, 12:00etatik 13:00etara eta grabazioa egin aurretik sabela goxatzeko pintxoak ere banatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun