Lau eta erdiko txapelketaren finalerdian izanen da Goiuri Zabaleta leitzarra

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 27a, 17:00

Lehia estua jokatu zuten Zabaletak eta Gamindek baina azkenean leitzarrak eskuratu zuen finalerdietarako txartela.

22-13 irabazi zion Enara Gaminderi Legution

Elite mailako Emakume Master Cup lau eta erdiko txapelketako final laurdenetako partidak jokatu dituzte asteburu honetan. Igandean Arratzun jokatutako partida gogorrean Goiuri Zabaleta leitzarrak 22-19 irabazi zion Enara Gaminderi.

Final laurdenetako beste partida larunbatean jokatu zuten Legution eta 2019an txapeldun izan zzen Miriam Arrillagak 22-12 irabazi zion Nora Mendizabali.

Finalerdiak abenduaren 6an, asteazkenean 12:00etn hasita jokatukp dituzte Abadiñon, ETB1ek zuzenean emanen duen jaialdian. Lehenik, Goiuri Zabaleta Garairen kontra ariko da eta bigarren finalaurrekoan Arrillaga eta Aldai izanen dira aurrez aurre. Irabazleek abenduaren 17an jokatuko dute finala Durangoko Ezkurdi pilotalekuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun