Feria egun ederraz gozatu dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 27a, 19:30

Goizeko euriak ez zuen lainotu Goizuetako Feria Eguna eta urtero bezalaxe giro ederra izan zen nagusi. XIX. edizioa izan zen azaroaren 25ean ospatu zutena eta jende ugari ibili zen goizean goizetik. Postuz postuko itzulia egin, aziendak ikusi... eta 500 lagun inguru bildu ziren bazkarian. Aurtengo berezitasuna artzain zakurren erakustaldia izan zen eta lan polita egin zuten hiru artzainek eta zakurrek. Gipuzkoako Gaintzatik etorritako Jose Antonio Ormazabal eta Kanel zakurra izan ziren hoberenak. Argazkiak: Felix LOIARTE.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun