Leitzako Lañaidek taldeak egindako deialdiarekin bat egin eta herritar ugari bildu ziren larunbat eguerdian Leitzako plazan. Autodefentsa feministaz armatuta gaude irakur zitekeen pankartan eta goizean zehar fotokola ere egin zuten: koloretako hegoen aurrean eta Inork ez diezazula inoiz hegan egitea eragotzi esaldiaren aurrean argazkia ateratzeko aukera izan zuen nahi zuenak. Areson ere, jende ugari bildu elkartu zen eguerdian plaza zaharrean egindako elkarretaratzean. Iluntzean, berriz, indarkeria matxistak eraildako biktimak gogoan izan zituzten eta lore sorta bana jarri eta kandelak piztu zituzten haien omenez.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.