Familien txokoa izanen dute azaroaren 22an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 21a, 14:00
Familia txokoaren bilera bat 2016an.

Leitzako familien txokoa bueltan da. Azaroaren 22an dute hitzordua eta bi taldetan banatuta elkartuko dira. 0-1 urte artekoak 10:00etatik 11:00etara eta 1-3 urte artekoak 11:00etatik 12:00etara. Beste familia eta profesionalekin, hainbat gairi buruz hitz egin, zalantzak argitu eta esperientziak partekatzeko gune segurua sortzea da familia txokoaren helburua. Izena emateko Gizarte Zerbitzuetara (948 51 08 40) deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun