Lau eta erdiko txapelketaren final laurdenetarako txartela eskuratu du Goiuri Zabaleta leitzarrak

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 20a, 15:00
Goiuri Zabaletak Maddalen Etxegarai menpean hartu du final zortzirenetan eta orain Gaminderen kontra jokatuko du final laurdenetan.

22-13 irabazi zion Etxegarairi Sondikan eta Larunbatean Sondikan elite mailako Emakume Master Cup lau eta erdiko txapelketako final zortzirenetako beste partida bat jokatu zen eta bertan, txapelketa honetan gauza handiak egitera deitua dagoen Goiuri Zabaleta leitzarrak 22-13 irabazi zion Maddalen Etxegarairi eta hortaz, Enara Gaminderen aurka arituko da final laurdenetan.

Mendizabal eta Ibarrolaren arteko partida ere jokatzekoa zen, baina bertan behera geratu zen, azken hau eskuko minekin delako. Gauzak horrela, Mendizabalek Arrillagaren aurka jokatu beharko du final erdietan egon ahal izateko.

Datorren asteburuan Legution erabakiko dira finalerdiak nola geratzen diren, beste jardunaldi eder batekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun