Emozioak identifikatu eta kudeatzeko tailer praktikoa eginen dute azaroaren 16an, 17:00etatik aurrera, Leitzako liburutegian. Zazpi urtetik gorako haurrei zuzendutako tailerra da eta Galkidea psikologia zentroko kideek zuzenduko dute. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da, 621 24 80 24 edo 948 51 03 79 telefonora deituta edo biblilei@navarra.es helbidera idatzita.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.