'Liburu sendalaria' ikuskizuna eskainiko dute ostiralean Areson

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 14a, 18:00

Ainhoa Ruiz aktoreak igoko da oholtzara.

Haurrei zuzendutako Liburu sendalaria antzezlana eskainiko dute azaroaren 17an, 17:30ean udaletxeko batzar aretoan. Mundu osoan zehar liburuak konpontzen dituen neska baten istorioa taularatuko du Ainhoa Ruiz aktoreak. Integrazioa, inklusioa eta errespetua lantzen dituzten kontakizunak aditu ahal izanen diuzte bertaratzen direnek.

Euskarabideak Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatzen duen kultur programazioaren baitan heldu da Aresoko emanaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun