Giro bikaina izan dute Goizuetako bertso pintxo potean

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 14a, 19:00

Ane Apezetxeak jarritako gaiei bertsotan aritu ziren Aiestaran, Intxausti eta Pagola.

Bertsoak, pintxoak eta poteak nahasita iluntze ederra izan zuten azaroaren 10ean Goizuetako Tifanitxon. Emakume taldeak antolatu zuen hitzordua Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunarekin lotuta. Maddi Aiestaran, Eli Pagola eta Aissa Intxausti aritu ziren kantuan eta Ane Apezetxea gai-jartzaile lanetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun