Sagarrika elkartearen helburua Nafarroako sagardo eta sagar ekoizleak elkartzea eta harremanetan jartzea da. Sektorearen egoera hobetu eta modernizatzeko helburuarekin ari dira lanean eta bertako barietate zaharrak zaintzea ere badago beraien asmoen artean. Pixkanaka bada ere, etorkizunean Euskal Sagardoa izendapenean onartua izateko lan egiten ere ari da elkartea.