Arainburu Mendi Taldeak antolatu duen mendi irteera izanen da eguneko aurreneko ekitaldia. 08:00etan abiatuko dira plazatik eta autoz joanen dira Arriurdiñetara. Handik Elamara igoko dira eta Beltzuntza eta Loitzateko gainetatik igarota, Arriurdiñetara itzuliko dira. Denera hamahiru kilometro pasatxoko ibilbidea eginen dute eta 13:00ak aldera bueltatuko dira herrira. Arratsalderako hainbat proposamen bildu dituzte. 16:00etan pilota partidak izanen dituzte goiko frontoian. Ondoren, 17:30 aldera, Umore Onako abesbatzako kideak eta dantzariak kantuan eta dantzan ariko dira herritik barrena. Bukatzeko, 19:00etan luntxa izanen dute.