Goizuetako Udalak enkantera atera du medikuaren etxe zaharra

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 14a, 13:00

Goizuetako medikuaren etxe zaharra.

Goizuetako Udalak garai batean medikuaren etxea zena enkantera atera du. Urriaren 31n udalak egindako osoko bilkuran onartu zuen prozedura berriari hasiera ematea eta horretarako, hura arautzen duten baldintza administratibo berriak onartu zituzten. Eraikina 75.996,46 eurotan lizitatu dute eta eskaintzak azaroaren 24ra arte aurkez litezke, Herriko Etxeko erregistroa 09:00etatik 12:30era. Plegu administratiboa irakurri nahi dutenek idazkaritzan eskura dezakete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun