Terexa Zabala leitzarra omendu dute Goizuetako Etorkinen Egunean

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 13a, 16:00

Larunbatean, azaroaren 11n, Goizuetara bizitzera etorritako herritarrek Etorkinen Eguna ospatu zuten. Giro ederrean ibili ziren eta bazkalaurrean,  omenaldia egin zioten Leitzatik etorritako Terexa Zabalari. Maria eta Iratik aurreskua dantzatu zioten eta Josu Garmendia buru zutela, denen artean bertsoak kantatu zizkioten. Lore sorta bat eta plaka bat eman zioten opari. Ondoren herrian bueltatxo bat egin, Izkina ostatuan bazkaldu eta herriko kaleetan segi zuten eguna ospatzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun