Euskal Herria Mendi Erronka lasterketarako izen-ematea asteazkenean irekiko dute

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 13a, 15:00
Ibilbidea bakarka egiteko 500 dortsal izanen dira eta erreleboka egiteko 60 dortsal.

Azaroaren 15ean, asteazkenean, goizeko hamarretan irekiko dute Euskal Herria Mendi Erronka lasterketako izen-ematea. Ekainaren 1ean izanen da proba eta  lasterketako 67 kilometroak bakarka edo erreleboka osatu nahi dituzten aukeratu beharko dute parte-hartzaileek. Bakarka 500 dortsal eta bikoteka 60 izanen dira. Bikotea osatzeko garaian, bi emakume edo bikote mistoa izan beharko dute. Probaren hamargarren edizioa izanen da aurtengoa eta berriz ere, Euskal Herriko Federazioko koparako puntuagarria izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun