Goiuri Zabaleta leitzarra lau eta erdiko txapelketako final zortzirenetarako sailkatu da

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 13a, 12:30
Goiuri Zabaleta eta Arraiza, lau eta erdiko txapelketako partidari ekin aurretik.

Master Cup zirkuituko emakumeen Eskuz Banakako Lau eta Erdiko Txapelketan ongi hasi da Goiuri Zabaleta leitzarra. Igande eguerdian Gordexolan jokatu beharreko partida, hezetasunagatik Zallako Mimetiz pilotalekura eraman zuten. Zabaletak 22-9 irabazi zion Arraizari, nagusitasunez. Orain, azaroaren 18an Sondikan (Bizkaia) jokatuko den final zortzirenetako partidan, Etxegarai izanen du arerio.

Txapelketako beste partidan, Galeanok 22-11 irabazi zion Zabalari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun