Leitzako irakurle taldea azaroaren 15ean bilduko da

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 10a, 14:00
Hilabetean behin biltzen dira Leitzako irakurle taldeko kideak.

Leitzako irakurle taldean hurrengo bilera azaroaren 15ean, asteazkenean, izanen da. 18:30ean elkartuko dira eta Jon Bilbaoren Kometaren eraginpean liburuari buruz ariko dira solasean. Euskadi Saria eskuratu zuen Jon Bilbaok gazteleraz idatzitako ipuin liburu honekin 2011n. Jon Alonsok euskaratuta, Txalaparta argitaletxeak kaleratu zuen 2014an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun