Leitza eta Aresoko produktuen azoka eta azienda erakusketa eginen dituzte igandean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 10a, 09:00
Elikagaien hemeretzi postu jarriko dituzte igandeko azokan.

LeitzEko kontsumo taldeak antolatutako Izan burujabe zikloa egiten ari dira aste honetan Leitzan. Elikadura eta energia kontsumoa ardatz hartuta hainbat hitzaldi, tailer... egin dituzte. Zikloari bukaera emateko Leitza eta Aresoko produktuen azoka eta azienda erakusketa eginen dituzte azaroaren 12an. Bederatzigarren edizioa izanen da igandekoa eta nekazari eta ekoizleek sasoiko produktuak plazaratuko dituzte. Elikagaien postuak hemeretzi izanen dira: barazkiak, sagarrak, sagardoa, eztia, gazta, fruitu lehorrak, txerrikia, ogia, gozoak, taloak... eta bertako hazien postu bat ere jarriko dute. Azienda postuak, berriz, hamabi izanen dira: ahuntzak, ardiak, sasi-ardiak, behiak eta txekorrak, burgete arrazako behorrak, pottokak, poniak, astoak, hegaztiak eta untxiak. Eguraldi ona bada plazan eginen dute azoka eta txarrarekin, Amazabal pilotalekuan eta inguruan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun