Abesbatzen emanaldia izanen dute azaroaren 11n Goizuetako Elizan

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 9a, 15:00

Umore Ona abesbatzako kideak ekainean eskaini zuten kontzertu ibiltarian

Musikazaleek gozatu ederra hartuko dute heldu den larunbatean, azaroaren 11n. Gasteizko Vicente Garcia abesbatzak eta Goizuetako Umore Ona abesbatzak kontzertua eskainiko dute Goizuetako Elizan 19:15etik aurrera. Emanaldia dohainik izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun