Ate irekiak eginen dituzte ostiralean Mimukai Garapen Zentroan

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 7a, 14:00

Ostiralean, 18:00etan, irekiko dituzte ateak herritarentzat.

Landa industriagunean dagoen Mimukai garapen zentroak azaroaren 10ean irekiko ditu ofizialki ateak. Goizean hasi eta iluntzera arte, hainbat hitzaldi eta formazio-saio antolatu dituzte; lehendabiziko momentutik eragiten hasteko. 

Eguerdian, 12:00etan, eginen dute Mimukai garapen zentroaren irekiera ofiziala. Dabid Anaut Leitzako alkatea eta Ibon Mimentza Cedernako kudeatzailea izanen dira bertan. 12:15etatik 13:00etara industriari zuzendutako tartea izanen dute eta Iker Manterola Sakanako garapen agenteak Sakanako Aktibazio Planak industrian izan dituen emaitzen berri emanen du eta segidan, networking saio bat egitekoa dute. 13:30ean ekintzailetzari buruzko saioa antolatu dute. Maite Perurena herritarrak 301K enpresa sortzerakoan emandako pausoez, ekintzaileak dituen gazi-gozoez... hitz eginen die.15:00etatik 16:30era, merkatari eta ostalariei zuzendutako Balioari prezioa jartzen eta prezioa balorean jartzen formazio saioa eskainiko du Marian Zestau Cederna Garalurreko garapen agenteak. Bukatzeko, 18:00etan ate-irekiak eginen dituzte. Bertako produktuen dastaketa izanen da eta musika ere ez da faltako; herritar guztiei egin diete bertaratzeko deia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun