San Martin Eguna ospatuko dute larunbatean Aranon

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 7a, 13:00
Talo jaterako prestatzen 2018ko sanmartinetan.

Azaroaren 11n, larunbatarekin, ospatuko dute San Martin Eguna Aranon. Talo eta gaztaina usainik ez da falta izaten sanmartinetan herrian eta aurten ere talo eta gaztaina jatea antolatu dituzte elkarteko atarian. Horren aurretik, 18:30ean, Ta argiya in zan dokumentala ikusteko aukera izanen da Maisuenean. Zentral hidroelektriko txikien inguruko ikus-entzunezkoa da eta bizi dugun energia krisiari, biodibertsitatearen galerari eta larrialdi klimatikoari buruz hitz egiten du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun