'Intxaurra' antzezlana ikusgai izanen da igandean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 7a, 11:00

Juanan Saralegi Intxaurra antzezlana

Lesakako Mairu antzerki tailerrak Intxaurra antzezlana taularatuko du azaroaren 12an, igandean, Leitzako Herri Aretoan. 19:00etan hasiko da emanaldia eta sarrerak aldez aurretik kulturaleitza.eus-en eros litezke zazpi eurotan edo egunean bertan saioa hasi baino ordu erdi lehenago lehiatilan zortzi eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun