Goizuetako Etorkinen Eguna ospatuko dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 7a, 08:00

Pasa den urtean Etorkinen Egunean bildu zen kuadrilla.

Kanpotik Goizuetara bizitzera joandakoek festarako aitzakia izanen dute larunbatean. «Herriari bizi emanez, kaleak alaitasunez eta giro onez betetzeko asmoarekin» antolatu dute aurtengoan ere festa eguna. Bazkaria izanen dute Motzanean eta bazkalaurre eta bazkalondoan poteoan ibiliko dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun