«Taldearen parte izateko» deia eginez bideoa egin dute Kaxkabeltza Elkarteko kideek

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 6a, 14:00

Plazaolako bide berdean lasterka ikus litezke herriko merkatariak Kaxkabeltza Elkarteak kaleratu duen bideoan. Ez dira ari edonolako lasterketa batean; erreleboka ari dira. Taldearen garrantzia azpimarratu nahi izan dute horrela eta herriko merkataritza kate bat dela erakutsi. Hala diote: «zuk mugitzen duzu merkataritza eta merkataritzak zu mugiarazten zaitu». Herritarrengana zuzendu dira eta eskaera egin: «herriak egiten duelako herria, izan zaitez taldearen parte».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun