Ibil Bedi eta Haira taldeen kontzertuak izanen dituzte larunbatean Atekabeltzen

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 8a, 14:00

Bost nafarrek osatzen dute Ibil Bedi taldea.

Ibil Bedi eta Haira musika taldeek kontzertua eskainiko dute azaroaren 11n, larunbatean, Atekabeltz Herrigunean. 22:30ean hasiko dira kontzertuak. Sarrerak aldez aurretik jarriko dituzte salgai Torrean, zortzi eurotan eta egunean bertan ere sarrerak erosteko aukera izanen dute hamar euroren truke.

Ibil Bedi taldea 2018an sortu zuten Nafarroan. 2023ko apirilean kaleratu zuten beraien hirugarren lan luzea. Azaroan eta abenduan Euskal Herrian barna egitekoa duten gaztetxe biraren barruan dago Leitzako kontzertua. Peio Erramuzpe saratarra izanen dute oholtzan lagun. Musika elektronikoa egiten du Peiok Haira proposamen berriarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun