Kale Nagusian ur-hornidura sareko berrikuntza lanak egiten ari da Goizuetako Udala

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 3a, 09:00

Kale Nagusiko 63 eta 65 zenbakiko eraikinetan eginen dituzte lanak.

Goizuetako Udalak Kale Nagusiko 63 eta 65ean (Idoietan), ur-hornidura sarearen berrikuntza lanak egiten ari da. Atzo, azaroaren 2an, hasi zituzten lanak eta hilabete bat izanen dute bukatzeko. Udalak datozen egunetan bilera deituko du bizilagunekin obren inguruko azalpenak emateko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun