Goizuetan ere ospatu dute Gau Beltza

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 2a, 13:30

Gau Beltzeko ospakizunak Goizuetara ere ailegatu ziren. Urriaren 31n, 17:30ean altxorraren bila antolatu zuten herriko umeentzat LH5eko ikasleak diren Garazi, Maialen, Nahia, Eila eta Araitzek. Hogeita hamar bat haurrek parte hartu zuten eta bukaeran denek altxorraz gozatzeko aukera izan zuten. Ondoren guraso elkartearen eskutik, kalejira egin zuten kaleko argiak itzalita eta kanpai soinuek lagunduta. Gero, plazan txalaparta jo zuten eta  nahi zuenak bere beldurrak paperen idatzi eta sutara botatzeko aukera izan zuen. Ondoren gaztain erreak banatu zituzten. Jende asko hurbildu zen eta arrunt pozik gelditu ziren antolatzaileak. Argazkiak: Josune Lujanbio eta Felix Loiarte

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun