Goizuetan ere Gau Beltza ospatuko dute

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 31a, 12:30
Etxeko trapu zaharrak jantzita kalera ateratzeko proposamena egin dute. Argazkia: gaubeltza.eus

Goizueta eta Aranoko Guraso Elkarteak Gau Beltzeko ospakizuna prestatu du.  Etxeko trapu zaharrak jantzi eta gaur iluntzean kalera ateratzeko gonbidapena egin die haur, gazte eta helduei. 19:00etan herriko kaleetatik ibilaldia eginen dute kandelekin, 19:30ean norberaren beldur eta kezkak sutan erreko dituzte eta 20:00etan gaztain erreak jango dituzte.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun