Cederna Garalur Elkarteak lan-eskaintza egin du Mendialderako

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 1a, 17:00

Mendialdea eskualdeko aktibazio plana koordinatu eta enpresekin eta ekintzaileekin dinamizazio lanak egin beharko ditu.

Pertsona bat kontratatu nahi dute Mendialdea eskualdean (Leitza-Larraun) aktibazio plana koordinatu eta enpresekin eta ekintzaileekin dinamizazio lanak egiteko. Eskaerak azaroaren 13an, 14:00ak baino lehenago aurkeztu beharko dituzte.

Lanpostu horretarako eskatzen diren gutxieneko baldintzak hauexek dira:

  • Ekonomia edota Enpresen Kudeaketan ikasketak.
  • Bost urteko lan eskarmentua.
  • Euskalduna izatea (C1).
  • B1 gida-baimena eta kotxea edukitzea.

Horiez gain, positiboki baloratuko dute industri-enpresekin, ekintzaileekin, administrazio publikoarekin, diru laguntzen kudeaketarekin edota dinamizazio prozesuekinn esperientzia. CVak, hizkuntza-titulazioen kopia konpultsatuak eta lanbide-bizitzaren ziurtagiria info@cederna.es helbidera bidali beharko dituzte, eta mezuaren izenburuan"MENDIALDEKO KOORDINATZAILEA" idatzi. Aukeraketa-prozesuari buruzko argibide gehiago nahi dituenak info@cederna.es helbidera idatz dezake.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun