Haur eta helduentzako zinema eskaintza berezia izanen dute asteburuan Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 1a, 11:00
'Superheroien familia' haurrentzako filma izanen da ikusgai.

Azaroko aurreneko asteburuan zinemaz gozatzeko aukera izanen dute haur zein helduek. Azaroaren 4an eta 5ean, 17:00etan, publiko guztiari zuzendutako Superheroien familia animaziozko filma eskainiko dute euskaraz.

Larunbatean eta igandean, 19:30etik aurrera, helduen txanda izanen da eta 2023an estreinatutako A hunting in Venice film estatubatuarra ikusteko aukera izanen dute. Larunbatean jatorrizko bertsioanemanen dute azpitituluekin eta igandean gazteleraz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun