Giro ederra izan dute Goizuetako Jubilatuen Egunean

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 30a, 13:30

Asteburu berezia izan da Goizuetako jubilatuentzat. Umore Onak antolatuta, jubilatuen bazkaria egin zuten elkartean urriaren 29an. Bezperan, truk eta mus txapelketak egin zituzten eta trukean, Pakita Goizueta eta Juana Mari Bergara, izan ziren txapeldun eta Milagros Apezetxea eta Mikaela Elizalde bigarren. Musean, berriz, Esteban eta Jose Luis Arozena izan ziren irabazle eta Mike Etxeberria eta Jesus Mari Apezetxea bigarren. Argazkiak: Maixe Aizpuru eta Felix Loiarte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun