Udazkeneko Festa ospatu dute larunbatean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 30a, 14:30

Gaztaina erreen usaina zabaldu zen larunbatean Leitzako plazan. Denok Bat Guraso Elkarteak Udazkeneko Festa antolatu zuen eta gaztetxoek zein helduek primeran pasatzeko aukera izan zuten. Udazkenarekin lotutako marrazki eta eskulanak egin zituzten haurrek eta haiekin apaindu zuten karrapea. Gaztainak ere erre zituzten danbolinean eta jira eta buelta, dantzan ibili ziren elkarrekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun