Gaztaina biltzea egin dute Aresoko haur eta gurasoek

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 30a, 11:30

Udazkeneroko ohitura mantendu du Aresoko Guraso Elkarteak eta gaztaina biltzea egin dute. Ostiral arratsaldean, 16:00etan, gelditu ziren plaza zaharrean eta ermita aldera joan ziren oinez. Ale ederrak bildu zituzten bidean eta bukatzeko arratsaldekoa ere egin zuten. Asteartean Gau Beltza ospatu bidenabar jango dituzte gaztaina erreak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun