Leitzako Tximutxe Euskara Taldeak larunbateko manifestaziora joateko deia egin du

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 30a, 16:00

Euskararen aurkako epaien aurrean, manifestazioa antolatu du Kontseiluak larunbatean Bilbon. «Euskararen aurkako oldarraldia» salatzeko eta herritar guztien «hizkuntza eskubideen alde» egiteko eskatuko dute. Leitzako Txumitxe Euskara Taldeak bat egin du deialdiarekin eta bideoa osatu dute herritarrei bertara joateko deia eginez. Leitzatik autobusa ere antolatu dute, 13 euroren truke, joan nahi dutenek bihar dute izena emateko azkeneko eguna Maimurren edo 665 73 44 02 telefonora idatzita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun