Goizuetako Etorkinen Eguneko bazkarirako izen-ematea zabalik

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 30a, 10:00
Giro ederrean ibili ziren pasa den urtean "Goizuetako etorkinak".

«Herriari bizia emanez, kaleak alaitasunez eta giro onez betetzeko asmoarekin» antolatu dute Goizuetako Etorkinen Eguna. Urtero bezalaxe, bazkaria eginen dute kanpotik Goizuetara bizitzera etorritakoek. Motzanean izanen dute bazkaria azaroaren 11n. Azaroaren 6ra arte izanen dute izena-emateko aukera Motzanean eta Estankoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun