Urrezko Aizkolarien Kopako kanporaketa jokatuko dute igande eguerdian Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 27a, 17:00
Jon Rekondo leitzarrak sorterrian jokatuko du Urrezko Aizkolarien Kopako kanporaketa igande eguerdian.

Jon Rekondo izanen da Amazabal pilotalekuan lehiatuko den sei aizkolarietako bat eta tartetan harri-jasotze erakustaldiak ere izanen dira

Eusko Label Saria Urrezko Aizkolarien Kopako kanporaketa jokatuko dute urriaren 29an, igandean 12:00etan Leitzako Amazabal pilotalekuan. Jon Rekondo herriko semea izanen da lehian ariko den eskualdeko aizkolari bakarra. Berekin batera, Julen Alberdi Txikia IV.a, David Naredo, Eneko Otaño, Txomin Amundarain eta Ibai Soroa ariko dira. Tartetan harri-jasotze erakustaldiak ere eginen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun