Goizuetako ferietan postua jarri nahi dutenek dagoeneko izena eman dezakete

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 28a, 12:00

Azaroko azkeneko larunbatean ospatuko dute Goizuetako feria eguna. Gauza jakina da feriarik ez dela azienda, barazki, eskulan edota tresna zaharrik gabe eta horregatik, azokan postua jarri nahi dutenei aukera emanen die udalak. Interesa dutenek Udaletxean eman beharko dute izena azaroaren 3a baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun