Jeiki abesbatzak kontzertua eskainiko du larunbatean Peru-Harri museoan

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 27a, 11:00
Jeiki abesbatzako kideak urriaren 22an Aranon eman zuten kontzertuan.

Leitzako abesbatzako kideak Peru-Harri museoan ariko dira kantuan urriaren 28an. 17:00etan hasiko da emanaldia eta sarrera dohainik izanen da. Kontzertu berezia izanen dela aurreratu dute eta inguruneak eskaintzen dituen aukerak baliatu nahi dituzte: kontzertua baserriaren kanpoko aldean hasiko dute eta baserri barruan bukatu. Horregatik, eguraldi txarra egiten badu kontzertua bertan behera geldituko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun