Goizuetako Jubilatuen Eguna ospatuko dute igandean

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 26a, 17:00
Jubilatuen Eguneko iazko bazkarian jendetza bildu zen. Kronika

Goizuetan erroldatuta dauden jubilatuek festarako aukera izanen dute urriko azken asteburuan. Umore Ona Elkarteak urteroko hitzordua mantendu eta jubilatuen eguna antolatu du urriaren 29rako. Bezperan, girotzen hasteko, truk eta mus txapelketa jokatuko dute.

Urriaren 28an, larunbatean, 16:00etan hasiko da truk eta mus txapelketa. Umore Ona elkartean, beheko soziedadean, bilduko dira parte hartuko duten bikoteak. 

Bazkaria igandean

Urriaren 29an, igandean, mezarekin hasiko dute jubilatuen eguna. Segidan herriko pilotarien arteko pilota partidak ikusteko aukera izanen dute. 14:00etan mahaiaren bueltan bilduko dira eta tripa bete ondotik, kontu eta kanta, iluntzera arte luzatuko dute festa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun