Zakurren jabeei arduraz jokatzeko eskaera egin die Leitzako Udalak

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 25a, 10:30
Zakurren hozken ondorioz hainbat ardi hil dira.

Zakurrek hozkatutako hainbat abere topatu dituzte azken aldian mendian. Kalte larriak eragin dizkiete batzuei eta tartean badira hildako ardiak ere. Ez da abeltzainek halakoak ikusi eta salatzen dituzten aurreneko aldia, baina kalteak nabarmenak izan dira oraingoan. Egoerarekin kezkatuta, udalak zakurren jabeei adi ibiltzeko eskera egin die: «kalte gehiagorik eta handiagorik gerta ez dadin, zakurren jabeek arduraz joka dezatela, eta nork bere zakurraren ardura osoa har dezala».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun