'Ta argiya iñ zan' dokumentala ikusgai izanen dute Goizuetan urriaren 27an

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 25a, 09:00
Ainhoa Gutierrez eta Eli Pagola egileak Urumealdeko zentral batean. Argazkia: Dani Blanco (Argia)

Ostiralean 19:00etab ikusgai izanen da udaletxeko ganbaran Urumealdeko zentral hidroelektrikoei buruzko lana

Ta argiya iñ zan ikus-entzunezkoa ikusteko aukera izanen dute Goizuetan urriaren 27an. Ostiralean 19:00etan hasiko da proiekzioa udaletxeko ganbaran. Urumea Bailarako zentral hidroelektrikoei buruzko lan artistikoa da, Eli Pagola Apezetxeak eta Ainhoa Gutierrez del Pozok egindakoa. Emanaldiaren ondotik hitzaldia eskainiko dute.

Larunbatean Rezolako zentralera

Biharamunean, berriz, gai honekin lotuta irteera eginen dute eta Rezolako zentralera bisita antolatu dute eta tailerra eginen dute bertan. Larunbatean 10:00etan jarri dute hitzordua. Bertaratzeko, aldez aurretik izena mena behar da taargiyainzan@gmail.com helbide elektronikoan

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun