Mendizale ugarik osatu dute oinez Mendi Erronkako bigarren etapa

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 24a, 10:14

Mendi Erronkako 67 kilometroak oinez osatzeko proposamenak harrera bikaina izan du eta mendizale ugarik egin zuten urriaren 20an bigarren etapa, Betelu eta Albi artekoa. Goizeko 8etan Beteluko plazatik abiatu ziren mendizaleak eta Gaintzatik pasa ondoren Hirumugarrietako kilometro bertikala egin zuten. Unagako putzua atzean utzita, bost ordu eta erdian Albira iritsi ziren parte-hartzaile guztiak.  Bertan jateko eta edatekoa prestatua zuten antolatzaileek eta indarrak berreskuratuta etxerako bidea hartu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun