Arainburu taldeak Anayetera egitekoa zuen irteera larunbatera atzeratu dute

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 23a, 12:00
Aralarren izan ziren azkenekoz, irailean, Arainburu Mendi Taldekoak.

Azaroaren 21ean Anayetera joatekoa zen Goizuetako Arainburu taldea. Eguraldi txarra zela eta, atzeratu egin behar izan zuten irteera. Asteburu honetarako autobusa lotzea lortu eta berriz ere izen-emateko epea luzatu dute. Elena estanko eta arropa dendan eman beharko dute izena urriaren 26a baino lehen. Urriaren 28an eginen dute irteera, 06:00etan plazatik abiatuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun