Leitzako zinemako leihatilan aritzeko langilea kontratatu nahi dute

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 20a, 11:30
Hilabetean bi asteburutan izanen luke lana.

Leitzako zinemako leihatilan aritzeko lan-eskaintza argitaratu dute. Urritik maiatzera bitarte, hilabetean gutxienez bi asteburutan, izaten diren zinema saioetarako sarrerak saltzeaz arduratu beharko luke. Interesa dutenek urriaren 30a baino lehenago aurkeztu beharko dituzte eskaerak.

Jabetza publikodun enpresa pribatuan lan-kontratua eskaintzen dute eta 2023ko azaroan hasi beharko du lanean. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 30era arte egonen da zabalik: kiroldegiko harreran, astegunetan 9:00etatik 14:00etara edo emailez kirolak@leitza.eus helbidera idatzita. Interesa dutenek NANaren fotokopia, eta kurrikuluma aurkeztu beharko dituzte. Euskaraz jakitea beharrezkoa izanen da. Informazio gehiago nahi duenak 948 51 07 19 telefonora deitu dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun