Leire Baraibar herritarraren bisita izan dute Aresoko Nazabal Eskolan

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 18a, 12:30

Aresoko Nazabal Eskolako ikasleek bisita berezia izan zuten urriaren 17an.  Leire Baraibar Garmendia kirolzalea gonbidatu zuten Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Kirolzale bezala aurkezten du bere burua Leirek, baina kirolari peto-petoa da. Urtetan arraunean ibilia, azken urteetan lasterketa ugaritan parte hartu du eta koxka bat igota, triatloietan hasia da azkenaldian.

Udaletxeko karrapean hizketaldi goxo batekin hasi zuten goiza. Ez ziren luzaroan egon eserita. Ikasleek triatloia osatu zuten; herrian osatutako zirkuitoan lasterka ibili ziren, eskolako igerileku inprobisatuan igerian gero eta bizikleta berezien gurpilei eraginez gero. Emakume kirolarien errealitatea hurbiletik ezagutuz, goiz ederra pasa zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun