Urriaren 21ean Anayetera joateko aukera Arainburu Mendi Taldearen eskutik

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 18a, 17:00
Aralarren ibili ziren irailaren 16an Arainburuko mendizaleak.

Goizuetako Arainburu Mendi Taldeak Pirinioetan du hurrengo helmuga. Urriaren 21erako antolatu dute ateraldia eta 15 kilometroko buelta osatuko dute, 998 metroko desnibelarekin. Irteeran parte hartzeko Elena estanko eta arropa dendan eman beharko da izena osteguna, urriaren 19a, baino lehen.

28 lagunetara mugatu dute irteera eta bakoitzak bere hamaiketakoa eta bazkaria eraman beharko ditu. Aldatzeko arropa eramatea ere aholkatu dute eta autobusa 20 euro beharko da izena ematerakoan. Antolatzaileak ez dira gerta daitezkeen ezbeharren erantzule eginen.

Arainburukoek adierazi dutenez, zailatasuna «erdi modukoa» du eta kalkulatu dutenez, bost ordu eta erdi inguruko itzulia izanen da. Larunbatean, urriaren 21ean, 06:00etan herriko plazatik abiatuko dira eta ilunabarrean, 19:00ak aldera itzuliko dira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun