Kulunka haur arropa denda, Olaia Bazar eta Gaztetxo goxoki denda izan dira 2023an itxi dituzten dendak. 2021ean Etxetresnak izan zen negozioa bertan behera utzi zuena. Herriko komertzioa bizirik mantentzea «herritarren esku» dagoela ere azpimarratu dute eta galdera egin: «badakizu zer daukazun herrian?». Diotenez komertzio txiki askok osatzen dute herri handi bat eta horri lotuta, deia egin dute: «zu ere izan zaitez Kaxkabeltzaren parte».