Leitzako Kaxkabeltza Elkarteko zozketaren irabazleak jakinarazi dituzte

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 17a, 09:30
Karrape irratian egin zuten zozketa urriaren 16an.

Kaxkabeltza elkartearen udazkeneko kanpainari dagokion zozketa atzo eguerdian egin zuten Karrape irratian. Arantxa Agirre elkarteko kidea izan zen irratian eta berak atera zituen irabazleen izenak. Denera 1.000 euroko saria zuten banatzeko; hamalau erosketa txarteletan banatuta. Saririk potoloenen irabazleak, 200 euroko bi erosketa-txartelenak, Unai eta Priscila izan ziren.

100 euroko hiru erosketa-txartelen irabazleak: Oihana, Fatima eta Begoña izan ziren.
50 euroko lau txartelak: Pilartxok, Isabelek, Axunek eta Pakik lortu zituzten.
20 euroko bost erosketa-txartelen irabazleak: Jexuxa, Aitziber, Arantxa, Izaskun eta Tere izan ziren.

Irabazleen izenak jakinarazi zituzten, abizenik ez, baina Kaxkabeltza Elkarteko kideak dagoeneko jarri dira harremanetan irabazleekin. Hauek, urriaren 22ra arteko epea izanen dute erosketa-txartelak erabiltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun