Goizuetako Florentina Loiarte Arotzenak 101 urte bete ditu

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 16a, 20:00
Urriaren 15ean bete zituen 101 urte Florentinak.

Urriaren 15ean 101 urte bete zituen Goizuetako emakumerik zaharrenak: Mitxelko baserriko Florentina Loiarte Arotzenak. Nolako zura, halako ezpala. Halaxe dio esaera zaharrak, eta ezin hoberik aurkitu Mitxelko baserriko familiari buruz aritzeko. Florentinaren ama Maria Arotzena ere ehun urtetara ailegatu zen, eta Paulo Loiarte aita 98 urtera.  Sasoi betean segitzen omen du Florentinak eta halaxe segi dezala urte askoan! Zorionak, Florentina!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun