Leitzako Jeiki abesbatzaren kontzertua izanen dute igandean Aranon

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 19a, 07:30
Jeiki abesbatzako kideak Leireko monastegian 2023ko udan eman zuten kontzertuan.

Kantua maite dutenek hitzordu berezia izanen dute igandean Aranon. Gertuko abeslariak ariko dira kantuan, Leitzako Jeiki abesbatzako kideek eskainiko dute eta emanaldia. Nafarroako Abesbatzen Elkartearen ekimenez, Bideak lotuz izeneko zikloa egiten ari dira han eta hemen kontzertuak eskainiz. Hitzordua Aranoko elizan izanen da, urriaren 22an, 12:00etan. 

Obra klasikoak eta euskal kanta ezagunak:  Bachm Gabriel Fauré, Xabier Lete, Ken Zazpi edota Benito Lertxundi bezalako konposatzaile ezagunen lanak.  Hamahiru obra eskainiko dituzte eta euskaraz, alemanez eta frantsesez ariko dira kantuan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun