Jon Maiarekin literatur solasaldia eginen dute bihar Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 17a, 12:00
Jon Maiaren 'Riomundo' eleberria aztertuko dute irakurle taldearen bilkuran, idazlea bera bertan dela.

Jon Maia Soriarekin hitzordua antolatu du Leitzako irakurle taldeak urriaren 18an. Idazle eta bertsolari gipuzkoarrak idatzitako Riomundo eleberriaz hitz egiteko bilduko dira 18:30ean Leitzako liburutegian. 2.005ean kaleratu zuen liburua Maiak eta urte hartan euskarazko libururik salduenetariko bat izan zen. Sarrera librea da, baina aldez aurretik liburutegira deitu eta izena ematea eskertuko dute antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun